Hondamendi-arriskua murriztea
Mapou ibaiaren arroa
Haití


Hondamendi-arriskua murriztea


Jardun-ildoa: Ekintza humanitarioa
Eremua: Mapou ibaiaren arroa, Belle-Anse barrutia, Haitiko hego-ekialdeko departamentuan.
Data: 2012-2015

Gaur egun, Nazioarteko Elkartasuna ekintza humanitarioko proiektua gauzatzen ari da Mapou ibaiaren arroko Belle-Anse barrutian, Haitiko hego-ekialdeko departamentuan. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa du, bai eta tokiko bazkide den CROSErena ere (Coordination Régionale des Organisations du Sudest).

Behin eta berriz ematen diren krisi humanitarioen aurrean, Nazioarteko Elkartasunak identifikatu du beharra dagoela Mapou ibaiaren arroan kokatutako komunitateen erresilientzia indartzen laguntzeko. Gertakariak –gero eta sarriagoak– segurenik errepikatu egingo dira, Haiti zaurgarria baita klima aldaketaren aurrean. 2006az geroztik NE! eta CROSE erakundeak elikagaien segurtasuneko estrategia nagusia jarraitzen ari dira; eta, orain, hondamendi-arriskua murrizteko faktorea gehitu eta gainjartzeak dakartzan abantaila konparatiboak eta aukerak identifikatu dituzte. Bestalde, indartze instituzional eta komunitarioa jasotzea aurreikusten da, prebentzio eta erantzun gisa.

Hori lortze aldera, parte-hartze komunitario sakona hedatzeari helduko zaio ondoko ikuspegietatik: generoa eta ahalduntzea, giza-eskubideak eta ingurumena.

Horretarako, hondamendi-arriskua murrizteko estrategia garatuko da prestakuntza-ekintzen bidez. Hala, ebakuazio-bideak berrituko dira eta aterpe bat martxan jarriko da, erreserba-funtsa eskainiko duena. Horren bitartez, dela arintze-jarduerak (basoberritze-ekintzak, lubakien tratamendua eta ibai-arroak babestea) dela prebentzio-jarduerak (komunitate, udal eta departamentuetako babes-unitateak sendotzea) bideratuko dira.

Prestakuntza eta ekipamendua emateaz gain, hondamendi-egoerak simulatuko dira ikasitakoa praktikan jartzeko eta hondamendi-arriskuak monitorizatu eta aurretiazko alertak hobetu ahal izateko. Lan-sistema koordinatua, integrala, eraginkorra eta erreplikagarria bultzatzea baita asmoa.

Ekimenaren ardatzak


Integración, Articulación y Coordinación en el nivel departamental reforzados

Babes Zibila

Babes Zibileko Batzordeak eta Esku-hartze Komunitarioko Taldeak indartu egin dira Mapou ibaiaren arroan, sistemako departamentuekin eta maila nazionalekin koordinazioa eta integrazioa hobe daitezen. Prestakuntza ere eskaini zaie eta tresna zein ekipamendu egokiez hornitu dira, hondamendi naturalen bat gertatuz gero esku hartu ahal izateko.

Prebentzio eta Segurtasunaren Kultura

Mapou ibaiaren arroko 4 gune komunaletako 3300 familia, 2400 eskola-ikasle eta 80 irakasleri prestakuntza eman zaie arriskuak eta mehatxuak identifikatu ahal izateko, dauden babes-neurriak ezagutzeko eta larrialdi baten aurrean nola erantzun jakiteko. Hori guztia herritarren segurtasunaren kultura hobetze aldea.

Intensificar la cultura de seguridad
Incrementadas las capacidades de Mitigación

Hondamendi-arriskua murriztea

Arintze-ahalmenak areagotu dira eta uholde nahiz zikloiak eragiten dituzten faktoreak murriztu. Izan ere, komunitatearen partaidetza handiarekin, lubakiak zuzentzeko obrak gauzatu ez ezik, mendiak eta hegalak ere basoberritu dira. Guztira, fruta-arbolen 19.500 plantula landatu dira basoetan, batetik, bertako biztanleen elikadura-segurtasuna hobetzeko; bestetik, uztak –eta, beraz, elikadura ere bai– dibertsifikatzeko.

Hondamendien aurrean ematen den erantzuna hobetzea

Hondamendien aurrean erantzuteko baldintza fisikoak hobetu direnez, populazioa babestuago dago eta larrialdi-kasuetan arreta eman daiteke. Esaterako, ebakuazio-bideak hobetu dira komunitateak isolatuta geratu ez daitezen. Larrialdietarako 3 aterpe berritu eta atontzeaz bestalde, Babes Zibileko 7 Batzorde eta Esku-hartze Komunitarioko 3 Talde hornitu dira. Horrela, hondamendi naturalen bat gertatuko balitz, komunitate horietako pertsonak babestuta egongo lirateke.

Mejoradas las condiciones físicas de Respuesta ante Desastres

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia


Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren kooperazio internazionalari esker, Mapou ibaiaren arroan (Belle-Anse barrutia) bizi den populazioa ez da hain zaurgarria hondamendi-arriskuen aurrean


Basoberritzea, Haitiko hego-ekialdean hondamendi-arriskua murrizteko


Ingurumen-ingurune seguruan bizitzeko oinarrizko eskubidea hedatu eta basoberritze-programak gauzatu ahal izatea, hondamendi-arriskua murrizte eta populazioaren bizi-kalitatea hobetze aldera.

Zure laguntza behar dugu Haiti basoberritzen jarraitzeko.

Basogabetzeen ondorioz lurzorua narriatu egiten da, eta horren aurrean Haitiko populazioa zaurgarria da oso. Horrenbestez, hondamendi-arriskuak gora egiten du; elikagaien ekoizpenak, ordea, behera.

Haitiko hego-ekialdean 25.000 fruta-arbola eta baso-zuhaitz landatzean datza erronka. Hala, elikadura-segurtasuna hobetzeaz gain, klima aldaketaren aurkako eta ingurumena hobetzearen aldeko borrokari mesede egingo zaio.

Limonero

Belle Anseko Emakumeen Elkartea


Emakumeen parekidetasuna lortzeko borroka


Ingurumen-eskubideak


Ingurumen egokia izateko eskubidearen barruan jasotzen da pertsonaren garapenerako segurua den ingurumen-inguruaz gozatzeko eskubidea. Horren ordain gisa, ingurumena zaindu behar da, eta botere publikoek baliabide naturalen arrazoizko erabilera bermatu behar dute.

TDerechos Medioambientales

Ingurumen egokia izateko eskubidea hainbat eskubideren ondorio da, hala nola elikadura egokia izateko eskubidearena, osasun-eskubidearena eta baita bizitza-eskubidearena ere. NBEk egindako hainbat adierazpenetan jasotzen da berariaz, Batzar Nagusiaren 45/94 Ebazpenean hain zuzen: “Pertsona orok du eskubidea bere osasun eta ongizaterako egokia den inguruan bizitzeko”.

Aipatutako eskubidea beste adierazpen batzuetan ere aitortzen da, hala nola Nazio Batuen Giza Inguruneari buruzko Konferentzian (1972ko ekainaren 16a, Stockholm); Nazio Batuen Ingurumen eta Garapenari buruzko Konferentzian (1992, Rio de Janeiro); 2005eko Kyotoko Protokoloan eta Giza Eskubide Adierazpen Unibertsalean, zeinaren 3. artikuluan jasotzen baitira planetan bizitzeko eskubidea eta ingurumen-eskubidea. Era berean, San Salvadorreko protokoloaren 11. artikuluan hau ezartzen da: “Pertsona orok du ingurumen osasuntsuan bizitzeko eta oinarrizko zerbitzu publikoak izateko eskubidea. Parte diren estatuek ingurumena babestea, zaintzea eta hobetzea sustatuko dute”.

Derechos Medioambientales

Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean (EESKNI) berariaz jasota ez dagoen arren, funtsean 12. eta 13. artikuluetatik ondoriozta daiteke eskubide hori. Eskualde-esparruan, aipatzekoa da San Salvadorreko Protokoloa (7. [e] eta 11. artikuluak).



CROSE
Coordination Regionale des Organisations de Sudest


Nazioarteko Elkartasunaren tokiko bazkidea

Informe Orientaciones para la ayuda humanitaria vasca en Haití

Euskadik Haitin gauzatzen duen giza-ekintzaren analisia eta proposamenak

Haitin gertatutako hondamendi naturalen ondorioz urratutako giza-eskubideak defendatzen dituen esparru-dokumentua gauzatze aldera, Euskal Lankidetzak Haitin burututako giza-ekintzak aztertzeko txostena egin dugu. Gainera, lekukotasunen material grafiko eta fotografikoa bildu dugu.

Txosten horrek hainbat orientabide ematen dizkigu Euskadik giza-ekintza gauzatzeko Haitin. Esate baterako, Haitiko pobrezia eta zaurgarritasun-egoera jasotzen dira, bai eta lurrikara gertatu eta 5 urteotan euskal eta nazioarteko lankidetzak egindako ekarpenak eta ikasitakoak ere.

Deskargatu txostena

Ezagutu ezazu euren istorioa





Romual Exilien

CROSEko nekazaritza-teknikaria
“Deforestazioaren, higaduraren eta lehorteen ondorioz murriztu egin da nekazaritzako ekoizpena; eta nekazariek, orain, horri egin behar diete aurre. Izan ere, ezin dute ekoizpena handitu. Arazo larria da, jendeak ezin dituelako euren beharrak ase".

Ikusi bideoa


Arnau Selga

NE!-ko ekintzailea
“Ikatza ekoizteko zuhaitzak moztu egiten dira, eta horrek lurzoruaren galera du ondorio. Elikatzeko uztarik ez dutenean, haitiarrek ikatza egiten dute. Lurzorua galtzearekin batera, ez dago lurrari eutsiko dion sustrairik; hortaz, ernalezintasuna areagotzen da eta uholde larri gehiago sor daitezke. Degradazio-fenomeno hori sorgin-gurpila da, zeinetan baliabideak lortzeko neurriek biztanleria txiroago bihurtzen duten epe ertainera zein luzera"".

Ikusi bideoa


Gustave Veste

Nekazari onuraduna
“Artoa landatzen dut. Orain gutxiago, baina, fruta-arbolak ere landatzen ditudalako. Hasiera batean, ez dut (fruta-arbolekin) uztarik lortuko. Baina, etorkizunean, Jainkoa lagun, neure seme-alabek eta etxekoek fruituak jasoko dituzte; edo, hala ez bada, nire bizilagunek”.

Ikusi bideoa


Clementine Blondo

AVSFko teknikaria
“Haitiko tokiko organizazio batekin lan egiteak abantaila anitz dakartza: ingurua, populazioa, lurraldea eta bertako arazoak ezagutzea; baina baita herritarrak organizazioarekiko konfiantza izatea ere. Oro har, nekazariek konfiantza gehiago dute denbora luzez lanean ibili diren tokiko erakunde batean, atzerriko erakunde batean baino”.

Ikusi bideoa


Bertrand Serneus

CROSEko koordinatzailea
“Komunitate haitiarraren erresilientzia-ahalmena hobetze aldera, Babes Zibileko hainbat instantziekin jardun beharra dagoela uste dugu. Gure iritziz, funtsezkoa da bertako batzordeak indartzea, besteak beste, prestakuntzari eta material nahiz ekipamenduei dagokienez. Horrela, larrialdi-kasuen aurrean erantzuna emateko gai izango dira”.

Ikusi bideoa


Germain Musac

Sentsibilizazio-eragilea
“Herritarrekin elkarlanean dihardut. Etxeetan eta inkestak egiten ere bai. Familiekin biltzen naiz arriskuen eta hondamendien kudeaketa jorratzeko, adibidez, zikloi eta uholdeei aurre egiten jakiteko. Jendea babestea da helburua eta baita mendietan zuhaitzak landatzea ere, Amalurra zaintzeko”.

Ikusi bideoa

Nazioarteko Elkartasuna


Lurra, ura, haziak eta azienda eskura izateko eta horien kudeaketa bermatzeko lanean dihardugu; bioaniztasuna babesteko ere bai.


Ondokoei esker proiektua egi bihurtu da:




Bazkide diren erakundeak


CROSE
Eskualdeko nekazari, emakume, gazte eta filialak (kafe-kooperatibak, arrantzaleak, banku komunitarioen sareak, esnetegiak, etab.) biltzen dituen herri-mugimendua da. 1996an sortu zen, batetik, hego-ekialdeko departamenduko organizazio sozialak sustatu eta sendotzeko, eta, bestetik, Haitiko emakume eta gizonen parte-hartzea indartzeko. Gune pluralista izaki, bazkide diren erakundeen asmoa eskualdeko garapenari buruzko gogoeta berriak eta erakunde-jardunbide koherenteagoak bultzatzea da.

Instituzio solidarioak


Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzara atxikitako erakunde publikoa da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, eta nazioarteko elkartasunaren alorreko ekintzak planifikatu eta kudeatzen ditu. Hau da, tokiko garapenean oinarritutako kooperazioa sustatzearen alde egiten du. Ez bakarrik lurraldearen esparruarekiko kidetasunagatik, baita tokikotasunak garapenerako duen garrantziagatik ere. “Zehatzetik” abiatuta aukera dagoelako herritartasuna sortzen eta gizartea eraldatzen duten prozesuetan laguntzeko, bizi-baldintzak hobetzearekin batera.

Nazioarteko Elkartasuna



Onura publikotzat jotzen den Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea, zeinaren misioa pobrezia errotik kentzea baita. Horretarako, pobrezia eragiten duten hainbat faktoreri egin behar die aurre, hots, ekonomikoak, erlijiosoak, kulturalak eta ingurumenekoak. Gainera, askatasuna hedatzeren eta mundu osoan eskubideak berdinak izatearen alde dihardu.

C/Conde Mirasol 7 bajo, 48003 Bilbao

+34 944 792 258

solidaridad@sol-inter.org

@sol_inter

Solidaridad Internacional


LAGUNDU


Copyright Solidaridad Internacional Nazioarteko Elkartasuna 2015